kloronaftaleno
iz. Kim. Naftalenoaren eratorri monokloratua (C10H7Cl). Hidrogeno atomo baten ordez kloro atomo bat hartzean eratzen da. Kloronaftalenoak 268 °C-tan irakiten du, eta kloroak naftalenoarekin erreakzionatzean eratzen da. Uretan ez da disobatzen, baina bai alkoholetan, eterretan, bentzenotan eta kloroformotan.