Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

klabikordio

iz. Pianoaren antzeko musika tresna zaharra.  v  1404. urtekoa da klabikordioaz ezagutzen den lehen aipamena, baina 1360. urteaz gero erabiltzen omen zen. Kutxak lauki forma du, eta jotzeko mahai gainean jartzen da; batzuetan hankaduna da. Organoaren antzeko tekla multzoa du, eta jotzean latoizko xafla batzuek hariei eragiten diete. Klabearen edertasunik edo pianoaren indarrik ez badu ere, klabikordioaren soinua leuna da bere apalean. Beste inolako musika tresnetan lortzen ez den efektu bat du, bibrato antzekoa (bebung), tekla jotzerako egiten den indarra aldatuz lortzen dena. J.S. Bach-en musika tresna gogokoenetako bat izan zen. XVI. eta XVIII. mendean erabili zen batik bat.