klabe
iz. Mus. Harizko eta teklazko musika tresna, virginal izenekoaren eta espinetaren familiakoa. Klabezin eta klabizenbalo ere esaten zaio, frantses eta italiar tradizioaren arabera. 1650 eta 1750 bitartean erabili zen gehienbat. Normalean bi tekla multzo izaten ditu, eta batzuetan oinpeko pedaleria. Harpa edo hego itxura du, eta piano etzanaren antzekoa da. Hots metalikoa du, ederra, baina ez du pianoak duen adierazkortasun ahalmena. 1750. urtetik aurrera pianoforteak lekua kendu zion klabeari, baina XX. mendeko hainbat musikagilek berriz ere erabili dute. v Klabeak. Kubako musika tresna. Zur gogorrezko bi makilatxo biribil dira, bata bestearen kontra joaz erabiltzen direnak.