Kingsley, Charles
Britainiar idazlea (Holne, Devonshire, 1819 - Eversley, Hampshire, 1875). Apaiz anglikanoa zen. «Sozialismo kristaua» delakoaren sortzaileetariko bat izan zen. Oso ospetsu egin zen J.H. Newman-ekin izan zuen liburu bidezko eztabaida gogorraren bidez. Saiakerak, erakutsaldiak, olerki lirikoak idatzi zituen, baina gaur egun eleberriengatik da batez ere ezaguna. Yeast (1848, Hartzidura) eta Alton Locke (1850) eleberrietan gai soziala erabili zuen, helburu didaktikoekin. Eleberri historikoak landuago eta biribilagoak dira: West-ward ho! (1885, Mendebal aldera!); Hereward the wake (1866, Hereward zelataria). Darwinen teoriak garai hartan onartu zituen apaiz bakarretakoa izan zen Kingsley, eta haurrentzako kontakizun batean (1863, The water-babies, Uretako haurrak) azaldu zituen.