Kim Il Sung
Ipar Koreako politikaria (Piongiang, 1948 - Piongiang, 1994). Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren lehendakari (1948-1994). Hil zen arte, Ipar Korea estalinismoaren azken gotorlekua izan zen. Programa nuklear bat antolatu zuen isilpean, beste zenbait neurri hartzeaz gainera, Hego Korea mehatxatzeko eta hango gobernua kolokoan jartzeko asmoz. Haren agintaldian, Ipar Koreako gizartea, arautua, doktrinatua eta kontrolatua egon zen. Ekonomia, erabat planifikatua, krisian sartu zen bera hil baino pixka bat lehenago. Hil aurretik bere semea, Kim Jong Il, izendatu zuten oinordeko.