Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kildare, Thomas Fitzgerald

Irlandan Ingalaterrako Henrike VIII.aren kontra izandako matxinada handienaren buruzagia (Londres, 1513 - Londres, 1537). Matxinadak arrakastarik izan ez zuelarik, Fitzgerald familiak Irlandan zuen herentzia bidezko errege ordetza amaitu zen, eta zorroztu zen Ingalaterrak Irlandaren gainean zuen kontrola. Aita Santuarekin eta Espainiako erregeekin hitzartu nahi izan zuen, baina laguntzarik iritsi ez zitzaionez, ingelesek menderatu eta, bera eta bost osaba urkatu zituzten.