Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kilauea

Hawai uharteetako sumendia, Mauna Loa sumendiaren ekialdean. 1.250 m. Eztandarik gabeko sumendia da. Haren krater zabalean (10 ha) laba gal-gal egoten da ia beti. Aldian behinka gainezka egiten du: 1790, 1823, 1832, 1840, 1868 eta 1920. urteetako piztualdiak dira ezagutzen diren handienak. 1919az gero, kanporatutako laba bertan trinkoturik, 100 metroz goiti goratu da.