Kexaa
Aiarako udalerriko herrigunea (Aiaraldea). 71 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XX. mendearen hasieran galdu zen euskara. Ospetsua da bertako komentua, Santa Maria del Cabello deitua (XIV. mendekoa), Fernan Perez Aiarakoak (kantzilerraren aitak) sortua. Berriki arte oso ezagunak ziren, orobat, ganadu azokak.