Kevorkian, Jack
Estatubatuar fisikaria eta sendagilea (Michigan, 1928). Michigango Unibertsitatean ikasi zuen. Patologian espezializatu zen eta Michigango hainbat ospitaletan lan egin zuen. 1980an patologo lana utzi eta ikertzeari eta idazteari ekin zion. Makina bidez lagundutako heriotzaren aldeko borrokaren buruzagietako bat da. 1990eko hamarkadan ehun laguni baino gehiagori lagundu zien hiltzen makina baten laguntzaz. 1990ean epaile batek debekatu egin zion jarduera hori, baina Kevorkianek ez zion jaramon egin eta azkenean medikuntzan aritzea galarazi zioten. Behin baino gehiagotan epaitu dute, eta 1999an kartzela zigorra ezarri zioten.
- ketodontido
- ketsu
- Ketterle, Wolfgang
- ketu, ke(tu), ketzen
- ketzal
- Kevorkian, Jack
- kexa
- Kexaa
- kexadura
- kexakizun
- kexaldi