Keen, Linda G
Estatubatuar matematikaria (New York). New Yorken egin zituen Matematikako goi mailako ikasketak. 1964an lortu zuen doktoregoa, Riemann azalerei buruz. Riemann azaleren espazio eta geometria hiperbolikoari buruz egin dituen ikerketengatik da, batez ere, ezaguna. Emakume Matematikarien Elkarteko lehendakaria izan zen 1985ean. Gaur egun New Yorkeko Lehman Unibertsitateko irakaslea da.