kedar
iz. Osorik erretzen ez den zerbaitek sortzen duen gai beltza. v Kim. Karbono elementala, ia hutsa eta oso zatikatua, hauts fina sortzen duena. Osoa ez den errekuntzatik lortzen da, edo gai organiko batzuen eraldaketaren ondorioz: alkaterna, olio astunak, naftalina. Finena gasen kedarra da, hidrokarburoek osaturiko gas naturaletatik lortzen dena. Kedarra kolore emaile beltzak, inprimeria tintak, zapatentzako betun beltza eta ikatz papera egiteko erabiltzen da, besteak beste.