kartujo
iz. San Bruno Koloniakoak 1084. urtean, Chartreuseko bailaran (Frantzia) eratu zuen fraide ordenako kidea. Kartujoek garrantzi handia izan zuten XI-XII. mendeetako komentuen eraberritzean. Komentu nagusian, fraideek etxearen izena duen edari bizia destilatzen dute, Grande Chartreuse, eta haren bidez lortutako irabaziak karitatezko ekintzatan eta banatzen dituzte. Moja kartujoak Frantziako eta Italiako mojaetxe gutxi batzuetan bizi dira eta, fraideek bezala, komentutik atera gabe. Kartujoen hedapena mantsoa da, eta eraberritzerik izan ez duen erlijio ordena bakarra da.