karranpa
iz. Sin. arranpa. Giharren uzkurtze mingarria. v Bi motatakoak izan daitezke karranpak: atsedenean gertatzen direnak eta ariketa bat egitean gertatzen dena. Atsedenean gertatzen diren karranpak hotzaren ondorioz gertatu ohi dira (gauez batez ere), edo ariketa fisikoak egin ondoren; era honetako karranpa sendatzeko karranparen jatorria aztertu beharra dago tratamentu egokia aurkitzeko. Mugimendua denean gertatzen diren karranpak gorputz adarretara behar adina oxigeno iristen ez delako gertatzen dira; karranpa horiek sendatzeko atsedena eta masaiak egokiak dira.