Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karramarro 1

iz. Hainbat oskoldun hamar-oin, gorputza biribil-antza dutenei ematen zaien izena (Astacus sp.,Carcinus sp. eta Pachygrapsus sp.).  v  Karramarroa edo Karramarro berdea (Carnicus manas). Portunidoen familiakoa, 6-7 cm luzea eta 4 cm inuguru zabala dena. Oskola trapezoide-erakoa eta aurreko aldean zerraren antzeko hortzak dituena, berde oliba kolorea edo berde beltzarana izaten du. Itsasazpi hondartsu edo lohitsuetan ibiltzen da eta arriskurik sumatzen duenean lohi azpian gordetzen da edo tente jarri eta hankasardeak erakusten ditu. Arrainen arrautzak edo beste oskoldunak jaten ditu. Mediterraneo itsasoko eta Atlantiko ozeanoko urbazterretan bizi da.  v  Ibaietako karramarroa. Ur gezetako karramarroetan ere mota bat baino gehiago dira: (Potamon edule). Gorputza 5 cm luze duena eta kolorez gris berdexka edo horixka dena. Lehen Europako, Afrikako eta Asia mendebaleko erreketan asko zen baina horiek kutsatu direnean arras urritu da. Ahogozo onekoak dira jateko. (Austropatamobius pallipes). Potamonidoen familiakoa, 15 cm inguru luzea, Europako ekialdean eta mendebalean, Britainiako uharteetan eta Espainiako erreketan ugari samarra dena. Ur freskoa duten erreketan ibiltzen da batez ere harrapakin txikiak janez.  v  Karramarro beltza (Pachygrapsus marmoratus). Grapsidoen familiakoa, oskol zapala eta luze baino zabalagoa duena. 77 eta 87 mm inguru izaten da luze. Oso laster eta alboraka ibiltzen da. Itsas beherean ikusi ohi da, Ozeano Bareko ekialdeko eta Atlantikoko bi itsasertzetan batez ere.  v  Fakin karramarroa (Dromia vulgaris). Dromidoen familiakoa, 8-10 cm zabala, oskol arre horixka eta aurreko zangoak sendo gorrixkak dituena. Mediterraneo itsasoko itsasertzetan bizi da batez ere.  v  Japoniako karramarro handia (Macroheria kaepferi). 40 cm inguru luzea eta zangoak zabalduta 3 m har dezakeena.