karraka 2
iz. Zool. Leptosomatidoen eta korazidoen familiako zenbait txoriren izena. v Karraka arrunta (Coracias garrulus). 32 cm luzea eta hiruzpalau urdin motako lumak dituena lepoan, hegoetan eta papar-sabeletan. Moko ingurua eta bizkarra, aldiz, gaztaina kolorekoak ditu. Europako hegoaldean eta ekialdean, Afrikako iparraldean eta Asiako hegoaldean bizi da. Intsektuak, txalburuak, muskarrak, karraskari txikiak eta txoriak jaten ditu. v Kuku-karraka (Leptosomus discolor). Kurol izenaz ere ezagutzen da. 45 cm inguru luzea, kolorez berdexka eta herdoil distirak dituena, arra. Sabel aldea, berriz, gris zurixka du eta paparra urdina. Emea gaztaina kolore gorrixkakoa da, baina bizkarrean zerrenda beltz meheak ditu. Madagaskar eta Komore uharteak ditu bizi-eremua.