karpelo
iz. Bot. Landare antofito edo loredunetan, lorearen atal emea osatzen duten hosto eraldatuetako bakoitza. Zenbait erranunkulazeotan (heleborotan), eta batez ere papilionazeoetan (baba txikietan adibidez), argi ikusten da hostoan duela karpeloak jatorria, karpeloa bera bihurtzen baita fruitu. Landare gimnospermoetan karpeloak irekita irauten du; angiospermoetan berriz zorro itxi bat eratzen du.