Karmen, Roman
Zinemagile sobietarra (Odesa, 1906 - Mosku, 1978). Zinemagintzaren historian izan den dokumentalgile handienetakoa. Bere garaiko gatazka garrantzitsu guztiak filmatu zituen, eta berak harturiko irudi asko eta asko egilearen izenperik gabe zabaldu ohi dira maiz. Espainiako errepublizaleen borroka antifaxista ezagutarazi zuen gai ugari filmatu zuen, eta badirudi, zehazki frogatua ez dagoen arren, Bilbon jardun zuela bere kamerarekin. Txinan egon zen gero, japoniarren erasoa filmean salatzeko. Gorkiren ideia zahar bat hartuz, 1940ko abuztuaren 23an Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko egun oso bat filmatu zuen 160 kameralarirekin.