Karmel mendia
Israelgo ipar-mendebaleko mendia (537 m), Haifa hiriaren inguruan. Esdrelongo eta Galileako ordokiak itsasertzeko ordokitik bereizten ditu. Mendi santutzat hartu izan da antzinako garaietatik: Egiptoko zenbait idazkitan “mendi sakratu” deitzen da, K.a. XVI. mendean. Kristautasunaren lehenengo mendeetan ere mendi santutzat hartu zen, eta K.o. VI. menderako baziren eremutarrak bertan. Karmeldarren ordena, eremutar haien jarraitzailea, 1150ean eratu zen.
- Karlsruhe
- Karlstadt
- karma
- Karmal, Babrak
- karmañola
- Karmel mendia
- Karmel
- karmeldar
- karmelita
- Karmen, Roman
- karmin 1