karen 1
iz. Zool. Eme ugaztun gehienek izaten duten organoa, umegaia jaio arte gordetzen duena. Emakumeetan, biribil leun zurixka izaten da, 10-15 cm-takoa, eta ernaltzetik hiru hilabetetara sortzen da. Umegaia amarekin lotzen duen mintza da, eta haren bidez betetzen ditu elikatze, arnasketa eta iraitze funtzioak. Hormonak iraizteko funtzioa ere betetzen du, umegaiaren garapena egokia izan dadin. Erditzerakoan, umea jaio ondoren botatzen da.