Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kare-harri

iz. Geol. Kare harria.  v  Kaltzio karbonatoz osatutako harri sedimentarioa da, izadian ugarien dena. Kare-harri garbiak kolore zuria du, baina gehienetan beste osagai batzuk ere izaten ditu eta kolore horixka, grisa, etab. ematen diote osagai horiek. Mota askotako kare-harriak daude: ezagunenak marmola, dolomita eta marga dira. Eraikuntzan, porlangintzan, beiragintzan, eta abarretan erabiltzen dira.