Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kapilar

iz. Anat. Arteria txikien amaieran eta zain txikien hasieran izaten den odol hodi txikietako bakoitza. Kapilarrek gorputzaren ehunetan hodi sareak osatzen dituzte. Oso txikiak dira; 8tik 150 mikratara neurtzen dute, eta diametroa 3tik 25 mikra bitartekoa dute. Kapilarretara arteria txikiek eramaten dute odola eta zain txikiek garbitzen dituzte. Kapilarren hormak zelula bakarrekoak dira, eta horri esker oxigenoa, karbono dioxidoa, ura, gatza eta abar sartzen eta irteten dira kapilarretatik, eta odoletik ehunetara igarotzen dira.  v  Mek. Barruko diametroa oso txikia duen hodia. ik. kapilaritate.