Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kapibara

iz. Zool. Ezagutzen den karraskaririk handiena, hidrokoridoen familiakoa (Hidrochoerus hidrochoerus). 1,20 m luze izan daiteke, eta 50 cm gora. 100 kg-ko pisua har dezake. Buru-handia eta belarri-motza da. Oso ebatortz luzeak izaten ditu. Zerriak dituenaren antzeko zurdak ditu, latzak eta kolorez marroiak. Behatzak zapalak ditu, igerian ondo egiteko egokituak. Aintzira eta zingira inguruetan ibiltzen da familia taldeak osatuz, Hego Ameriketan. Landarea janez elikatzen da. Gaur egun haragitarako hazten da.