Kantil
Donostiako literatura aldizkaria, gaztelaniaz idatzia. 1977an atera zen lehen zenbakia, eta 1980an desagertu zen. Felix Maraña izan zen zuzendaria. Han idatzi zutenen artean azpimarra daitezke: Raul Guerra, Jorge G. Aranguren, Angel García Ronda, Ezequiel Seminario, F. Javier Irazoki, Gabriel Celaya, Ramón Irigoyen.