Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kantiken kantika

Bibliako Testamentu Zaharreko liburu kanonikoa, barne exegesiak erakutsi duenez K.a. III. mendea baino zaharragoa ez dena. Rabi juduentzat eta lehenengo teologo kristauentzat, Jainkoaren amodioaren alegoria da. Interpretazio batzuen arabera, Salomonen historia da; beste batzuen arabera, berriz, ezkontzako abesti bilduma bat da, gaur egun Eufrates arroako nekazarien artean abesten direnak bezalakoa.