Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kantarido

iz. Zool. Koleopteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. 3.500 intsektu mota biltzen ditu bere baitan. Familia honetako intsektu gehienak tropikoko lurraldeetan bizi dira. Abdomen-luzaranak izaten dira. Bi hego pare dituzte; larrukara, gogorra eta distiratsua gaineko parea. Ez dute beste intsektu batzuk bezala burua prototoraxaren barrura gordea. Kantaridoen harrak zapalak izaten dira, eta lurrean edo goroldio artean egoten dira.