Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kantaridina

iz. Kim. Kantarida izeneko zomorrotik ateratzen den gai erresuminkor pozoitsua. Albaitaritzan erabiltzen zen batez ere azalaren gorrituak eta erreak sendatzeko. Irentsiz gero nazka eta okalarria eragin dezake, gernu hodien handitzea, eta kalteak gernu puxikan, giltzurrunetan, hesteetan eta abar. Afrodisiako gisa ere erabili izan da, baina oso arriskutsua da.