kanonizazio
iz. Kanonizatzea; kristau eliza batek bere kideetariko bat gurtua izateko duintzat aitortzea. v Kanonizazio prozesua. Eliza katolikoak jadanik dohatsu aitorturiko pertsona kanonizatzea helburu duen azterketa juridikoa. Benedikto IV.ak egin zuen kanonizazio prozesuaren arauketa osoa. Paulo VI.ak laburtu eta deszentralitatu zuen prozedura hori. Dohatsuaren idatziak, bizitza eta bertuteak, baita haren bitartez lorturiko mirariak ere, sakon ikertzen dira. Deabruaren abokatu deitu ohi zaion fedearen aldezlariak jartzen ditu eragozpenak eta eztabaidak ondoz-ondoko hiru bileretan zehar luzatzen dira. Aita Santua bilera horien burua da, eta kardenalek beren iritzia emana dutenean berari dagokio erabakia eta berak jartzen du kanonizazio ospakizunerako eguna.