Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaktazeo

izond. Bot. Izen bereko familiako kotiledoi biko belar landare enbor-mamitsu batzuez esaten da. Zutabe itxurako enbor lodia dute gehienek, inguruan goitik beherako ildoetan ebakia, berdea edo zurixka eta izar itxurako arantzak (hostoak arantza bihurtuta) dituena. Adarrak ere meheagoak baina halakoak izaten dituzte. Gehienek ez dute lorerik. Fruitua batzuek lehorra izaten dute, beste batzuek mamitsua. Opuntia ficus-indica da motarik ezagunena familia honetan. Asko landatzen da alderdi lehorretan oso hesi itxiak eratzen dituelako. Fruitu handia du (indipikua), horia edo gorria; gozoa denez jan egiten da, baina kontu izan behar da azaleko arantza finekin. Basamortuetako edo oso leku lehorretako landareak dira. Ameriketako tropikoko eta tropiko ondoko lurraldeetan hazten dira batez ere.