Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kakoyannis, Michel

Greziar zinemagilea (Limassol, Zipre, 1922). Old Vic School delakoaren jarraitzailea. Kakoyannisek Igandearen Iratzarpena (1953) eta Stella (1955) filmak egin zituen, Greziako zinema nazioarteko mailara jaso zutenak. 1962. urtean Elektra bere film hoberena egin zuen, eta 1965ean Zorba Greziarra ospetsua. Troiarrak (1965) eta Ifigenia (1977) antzezlanak prestatu ditu, Greziako antzerki klasikoaren tradizioan oinarriturik.