Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaki

iz. Bot. Ebenazeoen familiako zuhaitz adar-zabal samarra eta 10 m inguru luzea (Diospyros kaki). Enbor zuzena eta adaburu zabal adartsua izaten ditu; hostoa berriz leuna, distiratsua eta arrautza itxurakoa, eta lorea txikia, kolorez zuri horixka eta sexu banakoa. Udazkenean sagar baten antzeko eta neurriko fruitu hori gorrixka ematen du, jateko oso ona dena.