Josephson, Brian David
Britainiar fisikaria (Cardiff, 1940). Cambridgeko unibertsitateko Fisika saileko ikerketa zuzendaria (1967-1972) eta unibertsitate horretako Fisika irakaslea izan zen. Ikasle zela eta teoria hutsean oinarrituta, bere izeneko efektua aurkitu zuen 1962an. v Aurkikuntza horri esker, Nobel saria lortu zuen 1973an Ivar Giaever eta Leo Esaki zientzialariekin batera. v Josephsonen efektuak. Fis. Eroale onak diren bi pieza elkarren artean 10 Å neurriko distantziara hurbiltzen direnean gertatzen den fenomenoa. Bien arteko espazio bakartzailean zehar igarotzen da batzuetan korronte elektrikoa. Josephson efektu jarraia tunel efektua da eta horretan zehar igarotzen da korronte jarraia, bi eroaleen aldikotasunari esker. Efektu jarraiaren intentsitatea handitzen denean oso maiztasun garaiko aldikako korrontea izaten da, Josephson aldikako efektua deritzana.
- Josef Ia Bonaparte
- Josef IIa
- Josef, santua
- Josef
- Josefina
- Josephson, Brian David
- josi, jos, josten
- joskera
- josketa
- josle
- Jospin, Lionel