Josefina
(Fr. Joséphine; Marie-Josèphe Rose Tascher de la Pagerie jaiotza izenez). Frantziako enperadorea (Trois-Ilets, Martinika, 1763 - La Malmaison, 1814). 1779an joan zen Frantziara bere aitarekin. Alexandre de Beauharnais bizkondearekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen: Eugenio printzea eta Hortensia erregina. Senarrari heriotza zigorra eman eta hil zuten. Napoleon Bonaparterekin ezkondu zen 1796an; eragin handia izan zuen senarrengan. Josefinak agindu zuen Bonaparte Italiako gudarosteko jeneral izenda zezaten, eta hala gertatu zen. 1809an Napoleonek agintari bat behar zuela, baina semerik ez baitzuten, indarrik gabe utzi zuen ezkontza, eta Maria Luisa printzesarekin ezkondu zen.