Joakin Fiorekoa
(Italieraz, Gioacchino da Fiore). Italiar idazle eta teologoa (Calabria, 1132 - Fiore, 1202). Fraide zistertarra zen eta Fioreko San Giovanni ordena sortu zuen. Hiru aro bereizi zituen historian, bere Liber Concordiae Novi et Veteris Testamenti (Itun Zaharraren eta Berriaren arteko harmoniaren liburua) obran: Aitaren Aroa (legearen, materiaren eta Itun Zaharraren aroa), Semearen Aroa (fedearen, elizaren eta dotrinaren aroa) eta Izpirituaren Aroa (etorkizun dagoen aroa; Elizak gidatuko luke ebanjelioko pobretasunera bihurturiko mundua). Bere obrarekin eragozpenak izan zituen arren (1215ean eta 1256an debekatu zioten liburua), Joakin Fiorekoaren ideiak zabaldu ziren Italian eta Alemanian XII. mende erdialdetik aurrera, eta eragin berezia izan zuten frantziskotarren artean (fraticelli fraideak).
- joaira
- Joakaz
- Joakaz
- joaki
- Joakim
- Joakin Fiorekoa
- Joakin, santua
- joaldi
- joaldun
- joale
- Joan Albretekoa