Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Joakim

edo Eliacim. Judako erregea K.a. 608-597 urteetan. Josiasen semea. Nekao II. Egiptoko erregeak eman zion erregetza. K.a. 605 inguruan, Babiloniako Nabukodonosor erregeak Jerusalem hartu zuen eta babiloniarren mende geratu zen Joakim. Jerusalemen hil zen Nabukodonosorren aurkako matxinada batean.