jo, jotzen
du ad. Gauza batek beste bat halako indarrez ukitu. ◊ Lur, erreka, behea jo: erabat hondatua gertatu. || Kolpe bat edo kolpeak, ukaldiak eman. ◊ Eraso. || Musika tresna bati soinua atera. ◊ Soinu egin (zerbaitek). || Sexu harremana gauzatu. || Norabaiterantz joan. ◊ Joera izan. || (Objektua -ra (-gana) kasu atzizkiaz). Zerbait lortzeko, argitzeko… bidea, norbaitengan edo zerbaitetan bilatu. || Kopuruei buruz, zenbatekoa adierazten dena dela uste izan. || Gora jo. Tribunal edo epaimahai gorago bati beste baten epaia berrikus dezan eskatu. || -tzat jo. -tzat hartu. | || Jo eta jo. adlag. Etengabe joaz. || Jo eta ke, jo eta su. adlag. Gogoz eta lehiaz arituz.