Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jnandev

edo Jnanadeva. Indiar poeta eta teologoa (XII. mendearen bukaera). Deboziozko lan ugari idatzi zuen marathi hizkuntzaz eta Bhagavad-gita (Jainkoaren Kantua) sanskritoz idatziriko testu sakratuaren iruzkinak egin zituen bere Jnanesvari 9.000 poematako lan bikainean. Lan horrek ospe handia eman zion Indian.