jaun
iz. Frantziako Iraultza aurreko gizartean, lurralde, herri edo pertsonei buruz esku edo aginpidea zuena, egitura feudaleko jabea; delako gizartean goi mailako gizonei ematen zitzaien ohorezko titulua. Jaunak eta handikiak. || Hed. Zerbaiti edo norbaiti buruz erabateko eskua duena. || Etxeko jaun. Etxearen buru den gizonezkoa, gehienetan familiako aita. || Jaun eta jabe. Zerbaiti edo norbaiti buruz erabateko nagusitasun edo aginpidea duena. || Zernahi gizon, eta, batez ere, gizarteko behe mailetakoa ez dena. Leon du jaun horrek izena. || (Adjetibo gisa). Nor da orain herrian Pattin bezain jaunik? || Zernahi gizonezkori ematen zaion titulua. Bai, jauna. Jaun-andreak: hitzaldi baten hasieran erabiltzen den formula. || Kargu edo bizibide itzaltsu askoren izenaren ondoren (Iparraldean aurrean) erabiltzen den gizalegezko hitza. Gorostiaga euskaltzain jaunak. || (J larriz). Jainkoa. v Hist. Erdi Aro osoan bereziki, eta baita Aro Modernoan ere, lurralde bat eta lurralde horretako biztanleak bere mendean zituena, biztanle horien gaineko eskubideak zituena zen jauna; bereziki, eskubide bereziak zituen jaurerri bateko nagusia. Aginpide zabala zuen jaunak: zergak jasotzen zituen, epaiketak egiten, bere alde borroka egiteko soldaduak biltzen… Lurraldea lantzeko sistemak eta jaunaren eskubide bereziak izan ziren jaunen aginpidearen ezaugarri nagusiak.