Jaroslavl
Errusiako errepublikako mendebaleko hiria, izen bereko lurraldeko hiriburua, Moskutik 282 km-ra, ipar-ekialdera. 638.100 biztanle (1991. 36.400 km2 eta 1.500.000 biztanle ditu lurraldeak). Volga ibaiaren ertzean dago; industria hiria da (petrolio industria, mekanika eta ehungintza). Aipagarriak dira katedrala (XVI. m.), eliza zaharrak (XVII. m.), Errusiako lehen antzoki publikoa (1750) eta museoak. Unibertsitatea. v Historia. Jaroslav Jakintsua printzeak sortu zuen hiria 1026. urtean. Printzerri independente bateko hiriburua izan zen 1218-1471 urteetan, Moskuko tsarraren mende geratu arte. Hiri oparoa izan zen XVI. mendetik aurrera, lotura zuzena baitzuen Moskuko hiriarekin Volga ibaian barrena. Han antolatu zen XVIII. mendean Errusiako ehundegi nagusia (1722) eta industria hiri oparoa izan zen mende hartan.