Jarnach, Philipp
Alemaniar musikagile eta piano-jotzailea (Noisy, 1892 - Börsnsen, 1982). Kataluniako Jarnach eskultorearen semea. Parisen ikasi zuen 1912-1914 urte bitartean. Hurrengo zazpi urteetan Zurich-eko kontserbatorioko irakaslea izan zen. Han Busoni-ren lagun egin zen eta Arlecchino eta Turandot izeneko haren operak pianorako moldatu zituen. Quintette à cordes delakoa ere (1924) haren eraginez idatzi zuen. Busoniren Doktor Faust opera berak bukatu zuen, adiskidea hil ondoren. 1927. urtetik aurrera Kolonian irakasle izan zen, eta 1949-59 bitartean Hanburgoko Musikhochschule-ko zuzendari. 1931. urtean alemaniar herritartu zen. Orkestrarako obrak: Musik mit Mozart (Musika Mozartekin) eta Morgenklangspiel (Goizeko hotsen jokoa). Busoniren lanari jarraitu zion, klasizismo berri bat eratzeko bidean.