Jalapa Enriquez
Mexikoko ekialde-erdialdeko hiria, Veracruz estatuko hiriburua. Sierra Madre mendialdearen ekialdean dago, itsas mailatik 1.427 m gora. 212.000 biztanle (1980). Klima epel hezea du, euritsua udan. Tropikoko landaretza da nagusi inguruetan eta lurra emankorra da: kafea, artoa, eta abar. Ehungintza eta kimika industria. Unibertsitatea. Komunikazio lotunea. Kolonen aurreko artelan eta arkeologia museoa eta kolonia garaiko eraikuntzak. v Historia. Hernan Cortés konkistatzailea bertaratu zenean oso hiri oparoa zen Jalapa (1519). Ospe handia izan zuen kolonia garaian, bere edertasunagatik, eta urtero egiten zen feria handiagatik.