Jaipur
Indiako ipar-mendebaleko hiria, Rajastan estatuko hiriburua. 1.454.6478 biztanle (1991). Indiako estatuko salerosketa- eta kulturagune garrantzitsua da eta bertara biltzen dira Indiako iparraldeko burdinbide eta errepide sare nagusiak. Janari industria eta ehungintza. Eskulangintza (harribitxiak, marfila eta metala). Rajputanako “Hiri Arrosa” izena ere ematen zaio, kolore horretako igeltsuz eginak baitira bertako eraikuntza asko. v Historia. Jai Singh II.a maharajak sortu zuen hiria 1728an eta rajput zibilizazioaren hiri nagusia izan zen. Udal Jauregian rajastan estiloko miniaturez hornitutako idatziak dira. Aipagarriak dira Diwan-i-Khas eraikuntza eta Hawa Mahal jauregia, kupula ederrez hornitua.