Izuela Artzaina
(Agustin Arruti Larragoien benetako izena, «Pastor Izuela» izenez ere ezaguna). Gipuzkoar bertsolaria (Aia, 1780 - Aia, 1837). Bertsolaritzaren historian ezagutzen den lehen bertsolarietako bat da Izuela artzaina. Gerora, herrian oso errotuak geratu dira haren ateraldiak, eta herri ipuinetako pertsonaia bihurtu da. Ezaguna da, besteak beste, Txakur gorri txikitxo bat izeneko bertso saila hark jarria. Antonio Zabalak jaso zituen Izuela Artzainaren bertsoak Pastor Izuela / Ezkioko ta Segurako itxuak izeneko liburuan.