izokin
iz. Itsas arraina, arrautzak erruteko ibaietan gora igotzen dena, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Salmo sp.). v Egituraz amuarrainaren oso antzekoa izaten da, tamainaz ordea hura baino handiagoa, kolorez gris urdinxka eta albo-zurixka. Bizkar-hegala eta uzki-hegala gris ilunak izaten ditu. Bizitzaren parterik handiena Atlantiko itsasoan egiten du, eta itsaso horretara ematen duten iparraldeko ibaietara igotzen da errutera. Izokin gaztea erreketako animalia txikiak janez elikatzen da, handiak aldiz itsasoko oskoldunak eta arrain txikiak janez. Arrosa koloreko haragia du, sukaldaritzan oso aintzat hartua dena.