Izeta Elizalde, Mariano
Nafar idazlea eta Baztango hizkuntzaren eta ohituren sustatzailea (Elizondo 1915 - Elizondo, 2001). 1957. urteaz gero Zeruko Argia, Herria, Arantzazu, Diario de Navarra eta beste agerkari askotan eman ditu argitara bere artikuluak. Dirua Galgarri polizia eleberria plazaratu zuen 1962an eta Nigarrez sortu nintzan eleberria 1971n. Xorroxin Baztango irratian laguntzaile eta gazteei dantzak irakasten ibilia da. Euskaltzain urgazlea da. 1996an kaleratu zuen Baztango hiztegia eta erranairuak liburua; bertan 2.900 hitz eta 365 esaera bildu zituen.
- izerdikor
- izerditsu
- izerditu, izerdi(tu), izerditzen
- izerditze
- izerkari
- Izeta Elizalde, Mariano
- Izetbegovic, Alija
- izi
- izialdura
- izigarri
- izipera