Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

izen

iz. Banako bat aipatzeko edo kidekoetatik bereizteko erabiltzen den hitza edo hitz multzoa. ◊ Bataio izena. ◊ Izenburua. ◊ Omena, entzutea. || Gram. Izaki edo izaki mota, edo gauza edo ideia bati dagokion hitza. || -ren izenean. Haren izenean eskatzen dizut.  v  Gram. Euskaraz, izenak bereziak (mugatzailerik behar ez dutenak) eta arruntak (mugatzailea behar dutenak) izan daitezke. Halaber, izen arruntak kontagaiak (zenbatzaile numeralak hartzen dituztenak) eta zenbagaitzak (zenbatzaile numeralak hartzen ez dituztenak; adibidez, ura, sua, maitasuna…) izan daitezke. Izen zenbagaitzek beste bi multzo osatzen dituzte: neurgarriak (zenbateakoa adierazten duten sintagmak eratzen dituztenak; adibidez, irina, ura…) eta neurgaitzak (gehienbat adjetiboen bidez neurtzen direnak; adibidez, sua, gorrotoa…). Izenaren beste bi sailkapen badira: semantikaren ikuspuntutik, izaki bizien izenak (bizia dutenenak edo halakotzat hartzen direnen izenak, alegia, leku kasuetan -(en)gan edo -baita posposizioa erabiltzen dutenak) eta bizigabeenak; eta morfosintaxiaren ikuspegitik, izen bakunak (elementu aske bakar batez osatuak), eratorriak (osagai askeaz eta atzizki batez edo gehiagoz osatuak) eta elkartuak (bi osagai askez osatuak).