izei
iz. Pinuaren familiako zuhaitz handia, zurtoina zuzena eta abarrak zeharretara dituena, berez mendi goretan hazten dena (Abies sp. eta Pseudotsuga sp. eta Picea sp.). v Izei zuria (Abies alba). Enbor sendo zuzena eta kono egiturako adajea duena, 50 m inguru luzea. Azal leuna eta gris beltzarana du. Europako erdialdean, Frantzian eta Balkanetan hazten da batez ere. v Izei handia (Abies grandis). izei zuriaren antzeko adajea duena, hark baino punta-zorrotzagoa. 100 m luze egin daiteke. Beste izeiek baino hosto bigunagoak ditu. Berez Ipar Ameriketakoa da baina gaur egun zabaldu samarra dago Europako erdialdean eta iparraldean ere. v Izei gorria (Picea abies). Enborreko azala gorria eta hostoak iraunkorrak dituena. 70 m inguru luze da. Berez Eskandinaviatik Balkanetarako eskualdeetakoa da baina beste askotara ere zabaldua dago gaur egun. v Duglas izeia (Pseudotsuga menziesii). Pinuaren familiako hosto iraunkorreko zuhaitza, 50 m inguru luzea. Berez sortzen den lurraldeetan 100 m luze ere egin daiteke. Enbor zuzena eta kono egiturako adajea ditu. Arrautzaren antzeko pinaburu marroi argia izaten du. Berez Ipar Ameriketakoa da baina Europan ere oso zabaldua dago gaur.