Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

izarputz

iz. Bot. Gasteromizetoen ordenako geastrezeoen familiako onddo batzuen izena. Astaputz izenaz ere ezagutzen dira. Gasteromizeto gehienei ematen zaie izen hori. Esfera baten edo arrautza baten antzeko burua dute eta oina oso laburra edo luzexka izan dezakete. Barruan duten mamia belztu eta hauts bihurtzen da heltzen direnean. Basoetan, basoertzetan eta belardietan sortzen dira.