Izaro
Bizkaiko uhartea, Kantauri itsasoan, Mundakako eta Lagako hondartzen aurrean, Bermeoko udalerriaren eremuaren barnean (3 km2 inguru). v Historia. Apaiz frantziskotarren komentu bat eraiki zen bertan 1422. urtean eta bi ermita izan dira uharte hartan historian zehar. 1588. urtetik aurrera gotorleku bat eraiki zen bertan eta 1719. urtean utzi zuten uhartea frantziskotarrek eta lur jo zuten ondoko urteetan komentuko hormek. Haietako eraikin batzuk jaso zituzten berriro bermeotarrek. Urtero egiten da, Magdalena egunean, Izaroko erromeria, Bermeoko eta Elantxobeko herritarrak eta agintariak elkartzen dituen jaia.