Izarbeibar
Nafarroako erdialdeko ibarra. 116,70 km2 eta 2.224 biztanle. Mugak: iparraldean, Etxauribar, Zizur, Galar eta Elortzibar; ekialdean, Elortzibar eta Oibarre; mendebalean, Mañeru eta hegoaldean Artaxona eta Mendigorria. Udalerri hauek osatzen dute Izarbeibarko ibarra: Adiotz, Añorbe, Biurrun-Olkotz, Eneritz, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar eta Uterga. Robo Arga ibaiaren adarrak zeharkatzen du Izarbeibarko ibarra. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendean galdu zen euskara. Laborantza eta abere hazkuntza dira bertako ekonomia jarduera nagusiak.