Iturrioz Urizar, Antonio
Gipuzkoar idazlea (Eibar, 1900). Mexikon bizi izan da. Eibarko Armeria Eskolan eta Moskuko unibertsitatean (politika zientziak) ikasi zuen. Artikulu ugari idatzi ditu, erbesteko euskal agerkarietan batez ere. Pio Barojaren Zalacain el Aventurero eta La Leyenda de Jaun de Alzate eleberriak itzuli ditu euskarara.